Sanmartinen azken eguna giro onean ospatu dute Askizun

Julen Imaz 2022ko aza. 13a, 15:42

Herri kirol jaialdia eta Lopene ganadutegiko zezen txiki eta pottokak izan dira gaur Getariako auzoan. Eguzkia lagun, giro ederrean eman diete amaiera San Martin jaiei.

 

Ostiralaz geroztik San Martin jaietan murgildu da Askizu. Egunotan mezak, musika emanaldiak, mus eta txapelketak nahiz pintxo dastaketak izan dira, eta gaurkoan, festen azken egunean, herri kirol jaialdia eta Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta pottokak izan dira auzoan. Garixe eta Lanberri trikitilariek girotu dute eguerdi partea.