Dantza eta musika izango dute bihar Getarian Euskaraldiko hasiera ekitaldian

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 17a, 11:36
Enabi taldearen saioa entzuteko aukera izango da Euskaraldiko hasiera ekitaldian.

Iluntze partean Berdura Plazan egingo duten ekitaldiarekin hasiko dute ostiralean Euskaraldia Getarian.

Dantza eta musika saioarekin ekingo diote bihar, ostiralez, Euskaraldiari Getarian. Berdura plazan izango da ariketa sozial honen hasiera ekitaldia, 20:00etatik aurrera. 

Aurkezpeneko hitzen ondoren, Gure Txeruko dantzariek Euskaraldiko abestiaren inguruan sortutako dantza erakutsiko diete bertaratuko direnei. Jarraian, Enabi taldearen kontzertua izango da Berdura Plazan bertan.