Bertso afaria antolatu dute larunbaterako Getariako bertso eskolak eta Gazte Asanbladak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 1a, 17:44
Topa egiten.

Txartelak Taxcon daude salgai hamabi euroan. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute saioa bi eragileek, aurreko urteetako ohiturari jarraiki.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bertso afaria egingo dute Getariako Gazte Asanbladak eta Getariako bertso eskolak. Larunbat honetan izango da bertso afaria, 21:00etan hasita.

Txartelak Taxco tabernan daude salgai, eta hamabi euro balio dute. Bertsolariak, berriz, honakoak izango dira: Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai. Gaiak jartzen Itziar Laxalde ibiliko da.