Kantujira herrikoian murgildu dira getariarrak Euskararen Egunean

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 3a, 16:45

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, kantujira herrikoia egin dute eguerdian Getarian Salbatore Abesbatzako kideekin eta Gazte Alaiak txistulariek girotuta. 

Ekitaldiari herriko plazan eman diote hasiera, eta hainbat abesti elkarrekin kantatu ostean, Salbatore Deunaren eliza aurrean egin dute hurrengo parada. Dinamika horretan aritu dira herriko kaleak kantuz eta euskaraz girotzen.

Euskararen Eguneko ekitaldiekin arratsaldean jarraituko dute, 18:00etik aurrera Berdura plazan izango den Motx pailazoaren ikuskizunaren. Ondoren, buruhandiak izango dira kalez kale, trikitilarien laguntzarekin.

Bihar, berriz, Ainhoa Etxebarriak eta Nerea Gartziak Bibitxa 2.0 ikuskizuna eskainiko dute Iturzaeta eskolako aretoan. 19:00etan hasiko da, eta sarrerek bost euro balio du; Turismo Bulegoan eskuratu daiteke.