2023/03/05 18:30

Bertsoak

Bertso saio musikatua: 'Tabuen kutxatik oholtzara'

Bertso saio musikatua: 'Tabuen kutxatik oholtzara'
Iturzaeta aretoa, Getaria

Iñurri elkartearen aldeko saioa. Bertsolariak: Ane Labaka, Oihana Iguaran, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi.

Sarrerak zortzi eurotan Turismo Bulegoan eskuragarri. Irabazi guztiak Iñurri elkartearentzat izango dira.