Datorren astean bilera irekia egingo dute salbatoreetarako konpartsa antolatzen hasteko

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 13a, 17:00
Aurreko urte bateko konpartsako une bat.

Bilera informatiboa hurrengo asteazkenean izango da, hilaren 19an, eta aurtengo konpartsan izena emateko epea, berriz, apirileko azken astean.

Pixkanaka-pixkanaka gerturatzen ari dira Salbatore jaiak, eta festetako ekitaldi berezienetakoa prestatzen hasteko garaia iritsi zaie getariarrei: konpartsa. Hala, Getariako konpartsa batzordeak bilera informatiboa datorren asterako antolatu du, asteazkenerako –apirilak 19–, eta ordua eta tokia zehaztu ditu: 19:00etan izango da, Alondegian.

Horrekin, batera, izena emateko epeak ere zehaztu ditu: apirilaren azken astean izango da, astelehenetik ostiralera –apirilaren 24tik 28ra–, eta parte hartu nahi dutenek bi modutara eman ahalko dute izena: udaletxera gerturatuta, edo getaikokonpartsa@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Dantza emanaldian parte hartuko duten bi kideen izen-abizenak eman beharko dira izena ematerakoan.