Dena prest dute Meagan sanisidroez gozatzeko

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 11a, 08:00
2019ko sanisidroetako irudi bat.

Lau egunetako jaiak ospatuko dituzte Getariako auzoan, bihar iluntzean hasita.

Egutegiak maiatzaren erdialdera iristen ari diren honetan, beste urte batez sanisidroak ospatuko dituzte han-hemenka, tartean Getariako Meaga auzoan. Bihar hasi eta astelehenera arte, lau eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek. 

Hasierako egitarauan jartzen zuen igandean meza izango zela, baina arduradunek jakinarazi dute azkenean ez dela egingo. Astelehenean, San Isidro egunez, egongo da meza, ohi bezala –prozesioa ere egingo dute–.

Gainerakoan, honakoa da egitaraua egunez egun:

Ostirala, maiatzak 12

  • 21:00. Jaien hasiera txupinazoarekin eta ikurrinaren igoerarekin.
  • 22:00. Mus txapelketa azkarra. Izena 21:30etik 22:00etara eman beharko da, eta bikoteko 30 euro kostako da.

Larunbata, maiatzak 13

  • 17:00. Ume jolasak.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 21:00. Triki afaria, Julen Erkizi eta Manex Muxku trikitilariekin.
  • Ondoren. Elkartean barra irekia eta musika.

Igandea, maiatzak 14

  • Eguerdian. Elkartearen inguruan sagardo dastaketa txerriki erreaz lagunduta eta Gure Txeru dantza taldearen erakustaldia.

Astelehena, maiatzak 15, San Isidro eguna.

  • 11:00etan. Meza eta prozesioa.
  • Ondoren. Elkarte inguruan, txakolin dastaketa txerriki erreaz lagunduta.
  • 14:00. Azkue hotelean, auzoko adinduen bazkaria.
  • 23:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin, elkartean.