Dozenaka lagun elkartu da Meagan San Isidro eguna dela eta

Mireia Galarza Bastida 2023ko mai. 15a, 14:08

Goizean zehar prozesioa eta meza egin dituzte, eta ondoren gozatu dute txakolin dastaketaz. Horretaz gain, txerriki errekia dastatzeko aukera ere izan dute bertara joan direnek.

Beste hainbat auzotan bezala, sanisidroak ospatzen ari dira Meagan azken egunotan. Gaurkoan, San Isidro eguna izan da bertan eta eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, giro aparta nagusitu da. 

Goizean zehar prozesioa eta meza egin dituzte, eta ondoren gozatu dute txakolin dastaketaz. Horretaz gain, txerriki errekia dastatzeko aukera ere izan dute bertara joan direnek. Iluntzean erromeria izango da Meagan Izer eta Alabier trikitilariekin batera, eta horrekin amaituko dituzte San Isidro jaiak Meagan.