2023ko udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk ekitaldia egingo du bihar eguerdian Getariako frontoian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 20a, 15:25
Getariako EH Bilduren zerrenda aurkezpena. (EH Bildu)

Haritz Alberdi Getariako EH Bilduren alkategaiak eta Larraitz Ugarte koalizio abertzaleko komunikazio zuzendariak parte hartuko dute 12:30etik aurrera.

Getariako EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du bihar, igandea, 12:30ean, herriko frontoian. Bertan Haritz Alberdi alkategaiak eta Larraitz Ugarte alderdikideak hartuko dute hitza Getariako bizilagunei koalizioaren proiektua aurkezteko eta botoa eskatzeko. Getariako EH Bilduk ekitaldira joateko deia egin die herritarrei.