Iribarrek irabazi du Getariako Futbito Txapelketa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 29a, 14:10

7-0 gailendu zaio Izarri asteburuan jokatutako liga txapelketako finalean eta Haitzek lortu du hirugarren postuan. Kopan, berriz, Taxcok lortu du garaipena.

Larunbatean jokatu zituzten Getariako Frontoian XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako finalak eta Iribar nagusitu zen Ligan. 7-0 hartu zuen mendean finalean aurkari izan zuen Izar.

Aurrez, beste bi partida ere jokatu zituzten. Ligako hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka, batetik, non Haitzek 13-5 irabazi zion Astillerori, eta Kopako finala, bestetik. Bertan, Taxco izan zen txapelduna. 31-1 gailendu zen Abeta Berriren aurka partida estu baten ondoren.