Zahartzaroari Omenaldia egingo dute igandean Getarian

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 30a, 17:10
Iazko Zahartzaroari Omendia. (Hitza)

Egun osoko egitaraua ospatuko dute, eta ekitaldien barruan, bost herritarrek jasoko dute aitortza.

Urteroko moduan, Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunek Zahartzaroari Omenaldia egin diote igande honetan. Aurten bost herritarrek hauek jasoko dute aitortza: Ignacio Maria Esnal Alegria, Jacinto Isasti Aizpuru, Segunda Arruti Lopez, Casimira Isasti Aizpuru eta Trinidad Otamendi Ezenarrok, hain zuzen ere.

Ohiturari jarraituz, egun osoko egitaratua prestatu dute egoerarako. Goizean goiz, Getariako Musika Bandak alaituriko kalejira izango da, eta 10:30ean, omenduak eta jubilatuak plazan elkartuko dira. Meza Nagusiaren ondoren, 12:3oean,  Salbatore Deuna Abesbatzak eta Getariako Musika Bandak eskainitako kontzertua, Getariako Salbatore Deuna elizan. Zumaiako El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean izango dute bazkaria; eta jarraian, musika eta dantza Dj Arosekin.