2023/09/24 19:00

Ikus-entzunezkoa

Dokumental estreinaldia: 'Getariarren bira'

Dokumental estreinaldia: 'Getariarren bira'
Iturzaeta aretoa, Getaria

Sinopsia: Juan Sebastian Elkanok, lehen mundu birak eta Getariako Lehorreratzeak sentimendu, emozio, iritzi eta eztabaida desberdinak sortu ditu azken urteotan getariarren artean. Hainbat testigantzen bitartez herri galdeketa, Elkano Fundazioaren lana, Lehorreratzearen garapena edota 2022ko irailaren 6ko ospakizuna nola eman ziren aztertzen da ikus-entzunezko honetan. Elkanoren mundu biraren eta Getariako Lehorreratzearen inguruko getariar desberdinen testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa.

Iraupena: 77 min.

Getariako Udalak eta UKT Urolako Komunikazio Taldeak ekoiztuta.

Zuzendaria: Julen Imaz.