Ane Campos Eibar Futbol Taldeko jokalari getariarra omenduko du udalak igandean. Hain zuzen ere, 12:30ean, Plazaz Plaza pilota txapelketako finalerdia jokatuko da herriko frontoian, eta hori aitzaki hartuta, berak aterako du partida nagusiko sakea.
Pasa den urtean lehen mailara igotzea lortu zuen getariarrak Eibarko taldearekin, eta lorpen hori ekarriko dute gogora omenaldiarekin.