Azaroak 25

Emakumeen kontrako indarkeriari "ez!" esan diote Getarian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 25a, 20:20
MariƱak Getariko talde feministak deituta, herriko plazan egin duten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Hainbat emakume kalera atera dira azaroaren 25ean protesta egiteko. Iluntzean egin dute elkarretaratzea herriko plazan.

Mariñak Getariko talde feministak deituta, hainbat emakumek protesta elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean herriko plazan. Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! zihoen pankartaren atzean bildu dira 19:00etan gaurko Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiteko.