Eskuzko, gomako paletako eta zesta-puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketetan hartuko dute parte Aiak, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumaiak.
ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Zestoan, 12:00etan. Momentuz, ez dute beste mobilizaziorik deitu eskualdean. Sektore publikoaren kontratazioetan "gehiegizko behin-behinekotasuna" salatuko dute.
Urola Kostako herrietako egoera ez da batere ona. Atzo 77 positibo atzeman zituzten eskualdean gauzatutako PCR eta antigeno probetan; horietako gehienak Zarautzen, Azkoitian, Orion eta Zumaian. Hego Euskal Herrian behera egin du positibotasun tasak, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du ospitaleratutako pertsonen kopuruak; are gehiago, atzo zenbatu zuten azarotik izan den ospitaleratze kopuru altuena.
190 kasu berri zenbatu dituzte eskualdean azken hiru egunetan, eta gora egin dute herri gehienetako intzidentzia tasek. Eusko Jaurlaritzak eguneratu du bihartik aurrera itxita egongo diren herrien zerrenda; Azkoitia, Zarautz eta Orio itxita egoteaz gain, Aia, Azpeitia, Getaria, Zestoa eta Zumaia ere itxita egongo dira.
Gipuzkoan 346 kasu berri atzeman zituzten atzo, 323 Bizkaian, 139 Nafarroan eta 97 Araban.
Guztira, gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira eta lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, berriz, hiru bikote.
Azken datuen arabera, Gipuzkoan zenbatu zituzten kasu gehien, atzo: 351.
Pasai Donibanen jokatuko da txapelketa gaur, igandea, 11:00etan hasita. Orioko eta Zumaiako launa ontzi lehiatuko dira, Zarauzko bi eta Getariako bat.
Apirilaren 30era arte egin daitezke eskaerak, eta horiek korreo elektronikoz edo erregistro elektronikoz entregatu beharko dira. Ostalariek, merkatariek eta ostatu turistikoek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Hemen ikus daitezke oinarriak, baita eskaera orria deskargatu ere.
Getariako alde zaharrean egingo dituzten bi lanen berri eman du udalak. Lan hauek asteartean, hilaren 6an, hasiko dira.
Marea Urdinak Autismoaren Nazioarteko Egunean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Inguruak urdintzeko deia egin nahi izan dute aurten ere.
Eguzkia beranduago ezkutatuko da iluntzeetan datorren igandetik aurrera, martxoaren 28ko goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango baitira.
Justu-justu bada ere, garaile atera zen Zarautz Kirol Elkarteko bikotea Donostiako Altza auzoan jokatutako finalean, Loiolatarrak elkartekoen aurka indarrak neurtu ondoren.