Aizarnazabalgo Adiskide gaztetxeko kideek III. Gazte Eguna antolatu dute biharko. Egun osoko egitaraua osatu dute, eta "gazteen arteko harremana sendotzea" da egunaren xedeetako bat.
Udalak eliza ingurua, haren ondoko pilotalekua eta probalekua nahiz Baltasar Etxabe kalea beste modu batera antolatzeko aukeran jarritako proposamenen artean gustukoenak aukera ditzakete herritarrek maiatzaren 31 bitartean. Bozak udaletxean edo Internetez eman daitezke.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldia, 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Ariguneak indartzea da aurtengo helburu nagusia, eta era guztietako entitateak animatu dituzte ariketa sozialean izena ematera. Irailean zabalduko dute norbanakoen izen ematea.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan.
Maila guztietako ikasleekin landu dute gaia, dinamika eta ekintza desberdinen bidez. Ikastetxea bera ere apaindu dute gaurko egunerako.
Eguerdiko hamabietarako egin dute hitzordua plazako probalekuan eta 2.000 euro izango dituzte jokoan Errezilgoak eta Aizarnazabalgoak.
Oikia auzoko eta Xey industrialdeko hondakin urak biltzeko proiektua diseinatu du URA-Uraren Euskal Agentziak. Proiektua jendaurrean jarri du orain.
Euskaraldiko batzordea osatzeko bilera ostegunerako, maiatzaren 12rako deitu dute. Hirugarren Euskaraldia udazkenean egingo da.
Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Orioko Gozategi taldearen 30. urteurrenaren inguruko erreportajea eta 'Urrutira joan gabe' atalean Azpeitiko Haitzbakar muino inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Maiatzaren 11ra arte izango da udalekuetan izena emateko aukera. Liburutegian eskuratu ahal izango dira izen-emate orriak. Begirale aritu nahi dutenek ere dagoeneko eman dezakete lanpoltsarako izena.
17:00etan izango da udalak deitu duen eta 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dagoen bilera. Eihera elkarteko kideek lokalaren kudeaketarako barne araudia osatzen lagunduko diete gazteei.
Mikel elkartean egingo dute saioa, maiatzaren 7an, eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan. Sarrerak maiatzaren 2ra bitartean eros daitezke.