Eusko Jaurlaritzaren aginduz, galarazita dago norberaren bizileku den udalerritik ateratzea, ez bada lan, hezkuntza, zaintza edo osasun arrazoiengatik. Horrek eguneroko ohiturak aldatzea ekarri die eskualdeko herritar bati baino gehiagori.
Beste egun batez, Azpeitian zenbatu dituzte positiborik gehienak: hamalau, hain zuzen. Ostalaritza itxita eta taldeko kirola debeketatuta ez ezik, udal instalazioak ere itxita dituzte gaurtik, eta bertan behera utzi dituzte datozen hamabost egunetarako antolatuta zeuden ekitaldi guztiak. Zestoako egoera ere kezkagarria da: milatik gorakoa da hango intzidentzia tasa.
Hirugarren olatuari aurre egiteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak ezarri ditu gauerdian: herritarren biltzeko eta mugitzeko eskubidea are gehiago mugatu dizkie. Hona hemen zalantzak argitzeko hainbat irizpide, galdera-erantzun moduan:
114 positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskualdean asteburu honetan, eta horietatik erdia Azpeitian detektatu ditu. 60 kasu izan dira herri honetan ostiraletik igandera bitartean, eta intzidentzia tasak milako langa igaro du.
Zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa aldarrikatuko dute bihar, asteartea, zaintza sektoreko langileek. ELA sindikatuak azaroaren 17an ere deitu zuen greba, eta dinamika horri eutsiko dio "zaindua izateko eskubidea bermatuko duen eta zaintzaileak zainduko dituen eredua" erdietsi artean.
Larunbateko datuak ostiralekoak baino hobeak dira, baina egindako PCR eta antigeno probak ere gutxiago izan dira. Dena den, positibo eman dutenen ehunekoak antzekoa izaten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (%8,3), eta datua hobetu du Nafarroak (%6,5).
Etxebizitza batean teilatuko konponketak egin behar dituztelako itxiko dute kalea.
Atzo jokatu zuen ISBko emakumeen lehen taldeak denboraldiko hamaseigarren jardunaldia Avilesen kontra, eta han lortutako garaipena tarteko, mailari eustea lortu du Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak. Gaur-gaurkoz A taldeko sailkapeneko hirugarrena da Azkoitia-Azpeitia ISB.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Azpeitian, Garai ilunetan antolakuntzaren indarra lelopean. "Oldarraldi kapitalista langileengan eragiten ari den bizi eta lan baldintzen kaskartzea" gaitzetsi dute; izan ere, pobreziaren hedapena eta eskubide politiko eta zibilen murrizketa salatzera atera dira kalera gaurkoan, baita langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzera ere.
Javier Bello-Portu orkestra zuzendari eta konpositore zenaren jaiotzaren mendeurrena kontuan hartuta prestatu du errezitaldia KEA ahots taldeak. Ganbera-abesbatzaren kontzertua doan izango da, 20:00etan hasita.
Bigarrengo urtez jarraian jokatuko du Juaristi ISB taldeak Zilarrezko LEB Kopako finala; aurten, Bartzelonan. Osasun krisia dela-eta ohi baino diru sarrera gutxiago dituztela azaldu du klubak, eta finaleko gastuak ordaindu ahal izateko laguntza eskatu die herritarrei zein enpresei.
Gabonen ondorioa igartzen hasi dira eskualdeko herri batzuetan, Zumaia eta Zarautzen kasu. 63 kasu izan dira azken bi egunetan eskualdean, eta horietatik 43 bi herri horietan izan dira.