'Matxismoak hiltzen gaitu! Autodefentsa feminista' edo 'Aski da! Aintzane gogoan' lelopean, dozenaka herritarrek egin dute bat tokian tokiko deialdiekin.
1.403 positibo zenbatu zituzten lau lurraldeetan atzo, bezperan baino zertxobait gutxiago. Beste 104 lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan.
Atzotik itxita daude berriro herriko tabernak eta jatetxeak. Herritarrei babesa eskatuz gutuna zabaldu ondoren, pankartaz bete zituzten herriko taberna gehienak atzo bertan.
Bilkuren mugak espazio pribatu zein publikoari eragingo dio, eta ondorioz, ostalaritza guneetan ere ezingo dira lau pertsonako taldeak baino handiagoak elkartu. Astelehenean sartuko dira neurriak indarrean.
Azkoitian gaur 19:00etan egingo dute kontzentrazioa; Aizarnazabalen, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian, aldiz, bihar. Azpeitiko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak Pujana hiltzeaz gain legez kanpo atxikitzea eta hura sexualki esplotatzea egozten die bi hilketaren harira akusatutako bi errenteriarrei; gertakari hori salatzeko deitu dituzte mobilizazioak.
Eskualdeko sei herritan izan ziren atzo koronabirus kasu positiboak, Osakidetzako datuen arabera. Urola Kostan izandako 34 kasuetatik hamahiru Azpeitian izan dira. Gaurtik itxita daude Azpeitia eta Zestoa.
Gipuzkoako federazioko presidente kargutik Euskadikora jauzia egin du Iban Perez (OƱati, 1986) Azpeitiko bizilagunak. Datozen lau urteetarako dituen asmoak azaldu ditu.
Bi lan poltsa osatuko ditu: batetik, administrazio orokorrean jarduteko; eta bestetik, zenbakietan espezializatutako postuetarako. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta 'online' aurkez daitezke, otsailaren 12a bitartean.
Ohi baino jende gutxiagok eman du izena ikastaroetan, eta, horregatik, urtarrilaren 29ra arte luzatu dute izena emateko epea. Labirintoan Barrena ikastaroa datorren astelehenean hastekoa zen, baina otsailaren 1ean egingo dute lehen saioa. Ikastaro horretan 'online' modura parte hartu nahi dutenek ere eman dezakete izena.
Soreasu antzokian kontzertua eskaintzekoak ziren igandean bi musikariak, baina atzeratu egin dute. Kulturazek ez du data berririk iragarri, baina udaberrian izango dela adierazi du.
Atzo jokatu zuen ISBko emakumeen lehen taldeak denboraldiko hamaseigarren jardunaldia Avilesen kontra, eta han lortutako garaipena tarteko, mailari eustea lortu du Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak. Gaur-gaurkoz A taldeko sailkapeneko hirugarrena da Azkoitia-Azpeitia ISB.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Azpeitian, Garai ilunetan antolakuntzaren indarra lelopean. "Oldarraldi kapitalista langileengan eragiten ari den bizi eta lan baldintzen kaskartzea" gaitzetsi dute; izan ere, pobreziaren hedapena eta eskubide politiko eta zibilen murrizketa salatzera atera dira kalera gaurkoan, baita langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzera ere.
11:30 inguruan jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan dira umea artatzera. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, arriskutik kanpo dago umea.