Ostiralaz geroztik, 73 positibo atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 25 Azpeitian zenbatu dituzte, Zumaian hamabi eta Orion hamar. Orioko intzidentzia tasak 500eko langa gainditu du, eta bihartik herriko sarrera-irteerak eta ostalaritza itxita izango dituzte han eta eskola kirola egitea debekatuta. Zumaian eta Aizarnazabalen ere hala jarraituko dute.
Jaitsiera horrekin lotura du Osakidetzak eta Osasunbideak bezperan baino 2.300 proba gutxiago egin izanak. Nafarroan 159 positibo zenbatu zituzten, eta %8,1 da hango positibotasun tasa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 676 positibo zenbatu dituzte, eta %6,8 da tasa.
Izurriteak ez du atsedenik hartzen. Atzo beste 1.030 positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek emandako datuen arabera.
Esklerosi anizkoitza du eibartarrak, eta gaitzaren ikerketarako dirua biltzeko Gipuzkoako 89 herri lotzen ari da bizikletaz. Hiruzpalau astean bukatuko du erronka; Urola Kostako herrietatik igaro da dagoeneko.
Herenegun baino bederatzi positibo gehiago zenbatu zituzten atzo eskualdean. Aian, Aizarnazabalen eta Zumaian daude 500eko intzidentzia tasatik gora. Zehazteko dago oraindik Osasun Sailak astelehenean Aiako mugak ixtea erabakiko duen ala ez.
Langabezia tasa %9,8an kokatu zen urtearen amaieran Urola Kostan. Langabeen erdiak baino gehiago dira emakumeak.
Gabonen ondorioa igartzen hasi dira eskualdeko herri batzuetan, Zumaia eta Zarautzen kasu. 63 kasu izan dira azken bi egunetan eskualdean, eta horietatik 43 bi herri horietan izan dira.
Eragile sortu berriak aurkezpen gutuna helarazi du komunikabideetara.
Gaur, abenduak 23, argitaratu du Urola Kostako HITZAk urteko azken zenbakia. Gabonetako oporretan papereko ediziorik ez da egongo, baina informazioa ematen jarraituko dugu webgune honetan egunero, 2020ko azken egunen nahiz 2021eko aurrenekoen berri emateko herritarrei.
Abenduaren 24an eta 31n goizago bukatuko dira autobus zerbitzuak, eta, aldiz, beranduago hasiko dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Hiru pertsona izan dira saridunak; joko bakoitzeko saridun bat.
Euskaraldiaren barruan 'Txor-txor' bakarrizketa saioa eskaini zuen Arriolak atzo, igandea, Errezilgo frontoian. Hainbat lagun izan ziren emanaldiaz gozatzen.