1.403 positibo zenbatu zituzten lau lurraldeetan atzo, bezperan baino zertxobait gutxiago. Beste 104 lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan.
Bilkuren mugak espazio pribatu zein publikoari eragingo dio, eta ondorioz, ostalaritza guneetan ere ezingo dira lau pertsonako taldeak baino handiagoak elkartu. Astelehenean sartuko dira neurriak indarrean.
Eskualdeko sei herritan izan ziren atzo koronabirus kasu positiboak, Osakidetzako datuen arabera. Urola Kostan izandako 34 kasuetatik hamahiru Azpeitian izan dira. Gaurtik itxita daude Azpeitia eta Zestoa.
Aizarnazabalen, Azpeitian, Orion, Zestoa eta Zumaian 500dik gorakoa da intzidentzia tasa. Azpeitia eta Zestoa bihartik aurrera itxita izango dira. Aian ere 500dik gorakoa da intzidentzia tasa, baina hura ez dute itxiko.
Azpeitia eremu gorrira itzuli da atzo beste 21 positibo baieztatu ondoren. Biharko berrikusketan herriko sarrera-irteerak eta ostalaritza sektorea ixteko agindua emango du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola kirola debekatuko du. Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean.
Osakidetzak eman berri dituen datuen arabera, 21 positibo izan ziren atzo Urola Kostan. Oriok eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute. Hego Euskal Herrian kezkagarria da egoera, atzo beste 1.132 kasu zenbatu ondoren.Ā
Gabonen ondorioa igartzen hasi dira eskualdeko herri batzuetan, Zumaia eta Zarautzen kasu. 63 kasu izan dira azken bi egunetan eskualdean, eta horietatik 43 bi herri horietan izan dira.
Eragile sortu berriak aurkezpen gutuna helarazi du komunikabideetara.
Gaur, abenduak 23, argitaratu du Urola Kostako HITZAk urteko azken zenbakia. Gabonetako oporretan papereko ediziorik ez da egongo, baina informazioa ematen jarraituko dugu webgune honetan egunero, 2020ko azken egunen nahiz 2021eko aurrenekoen berri emateko herritarrei.
Abenduaren 24an eta 31n goizago bukatuko dira autobus zerbitzuak, eta, aldiz, beranduago hasiko dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Hiru pertsona izan dira saridunak; joko bakoitzeko saridun bat.
Errigoraren aurtengo 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina bukatuta, saskien banaketari ekin diote antolatzaileek. Urola Kostako sei herritan egin dute kanpaina eta 636 saskiren eskaria jaso dute, guztira. Izurritea tarteko, aurtengoa kanpaina berezia izan dela azaldu dute, baina emaitza bikaina izan du: 302.000 euro bildu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematera bideratzeko.