Urte luzez saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskaria izan da beren lanbideen gogortasuna aitortzea eta erretiro adina aurreratzea.
Etxeluze gaztetxeak antolatu du lau orduko tailerra gaur arratsalderako eta Hiruki Larroxako kide Ibai Fresnedok gidatuko du. Izena eman daiteke 'oriokogaztetxea@gmail.com' helbidera idatzita.
Haur eta nerabeei zuzendutako era guztietako ikastaro eta udalekuak antolatu dituzte eskualdeko kostaldeko herrietan: igeriketa, surfa, tenisa...
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldia, 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Ariguneak indartzea da aurtengo helburu nagusia, eta era guztietako entitateak animatu dituzte ariketa sozialean izena ematera. Irailean zabalduko dute norbanakoen izen ematea.
Orioko Bate Bizkorrak taldeko Patxi Arnal entrenatzaileak Ohorezko Sofbol Ligan debuta egiteko aukera eman die jokalari gazteei asteburuan.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan.
Aurtengo ibilgailuentzako txartelak bi urterako balioko du. Zirkulazio zerga helbideratuta dutenek etxean jaso dute txartela egunotan.
Larunbat honetan jokatuko da XI. Kros Txikia, 10:30ean hasita. HH2tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako lasterketa da.
Biologian doktore eta ikertzaileak 'Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria' hitzaldia emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Aingiraren inguruko misterioez jardungo du, espezie horren bizimoduaren inguruan oraindik ere badirelako ezagutzen ez diren gauzak. Horrez gain, aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak ere hizpide izango ditu Diazek.
Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Orioko Gozategi taldearen 30. urteurrenaren inguruko erreportajea eta 'Urrutira joan gabe' atalean Azpeitiko Haitzbakar muino inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Leire Baraibar zumaiarra, berriz, bigarren sailkatu zen NX 35 kilometroko proban, Oihana Kortazarren atzetik
Gorka Narciso oriotarrak irabazi du uxualez (orujo, gaztelaniaz )egindako Espainiako Koktel Txapelketa, Temere koktelarekin. Penintsula guztiko hamar tabernari nor baino nor aritu dira asteburuan Madrilen (Espainia), Panizo etxeak antolatutako lehiaketaren finalean, eta epaimahaiak ebatzi du Narcisok aurkeztutako koktela izan dela guztietan onena. 2.000 euroko saria jaso du Narcisok, lehiaketa irabazteagatik.