Eskuzko, gomako paletako eta zesta-puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketetan hartuko dute parte Aiak, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumaiak.
Eskualdeko herri gehienetan 1.100eko muga gainditu du intzidentzia tasak. Lurralde osoaren egoera Urola Kostakoaren antzerakoa da, izan ere, Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako herri bakarra dago gaur egun eremu gorritik kanpo.
ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Zestoan, 12:00etan. Momentuz, ez dute beste mobilizaziorik deitu eskualdean. Sektore publikoaren kontratazioetan "gehiegizko behin-behinekotasuna" salatuko dute. Zestoan udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar.
'Guka' gehigarriaren bigarren zenbakia argitaratu zuten UKTko hedabideek apirileko aldizkariekin batera. Ibon Oregi triatleta eta Aitor Frantzesena 'Gallo' surflaria dira protagonistak, eta kirolak eta istripuak batzen dituzte. Oztopoak gainditzeari buruzko elkarrizketa da honako hau.
Urola Kostako herrietako egoera ez da batere ona. Atzo 77 positibo atzeman zituzten eskualdean gauzatutako PCR eta antigeno probetan; horietako gehienak Zarautzen, Azkoitian, Orion eta Zumaian. Hego Euskal Herrian behera egin du positibotasun tasak, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du ospitaleratutako pertsonen kopuruak; are gehiago, atzo zenbatu zuten azarotik izan den ospitaleratze kopuru altuena.
Arkamurkak bi hitzaldi antolatu ditu datorren asterako: bata, Zarauzko Modelo aretoan izango da, eta bestea, berriz, streaming bidez.
Ikus-entzunezko proiektu berri bat du eskuartean Xanti Rodriguez azpeitiarrak. Oraingo honetan, 'Nahiak' izeneko telesail bat zuzenduko du Rodriguezek, eta joan zen astean grabatu zuten atal pilotua. Neska transexual baten bizipenak kontatzen ditu ikus-entzunezkoak, eta Ander Iruretagoiena zarauztarrarekin batera zuzendu du atala azpeitiarrak.
Bihar izango da estreinaldia, eta zinemagile zarauztarrak aurkeztuko du emanaldia Modelo aretoan.
Aurrerantzean, haur eta gazte literatura txandakatuko dute sariketan –aurten, gazteei zuzendutakoarekin hasiko dira–, eta 5.500 eurora igo dute sari ekonomikoa.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte txapelketan.
Mendi Tour egitasmoa Zarautzen izango da maiatzaren 13an, 20an eta 27an, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta.
Pasai Donibanen jokatuko da txapelketa gaur, igandea, 11:00etan hasita. Orioko eta Zumaiako launa ontzi lehiatuko dira, Zarauzko bi eta Getariako bat.
Euskotrenek azaldu duenez, 21:00etan konpondu zuten matxura, eta ordutik ohiko ordutegian dabiltza berriz trenak.