Landa eremuan diharduten eskualdeko proiektuei bultzada ematea dute helburu. Aurten seigarren aldiz eman dituzte, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
Iraurgi Berritzen garapen agentziak XVII. Topaketak egin zituen atzo, asteazkena, Elkargunean. Hainbat eragilek parte hartu zuen hitzaldietan eta mahai-inguruetan.
Urtero bezala, mundu bat bilduko du Durangoko Azokak; euskal kulturaren eta sorkuntzaren esparruko egileak eta zaleak. Eta, aurten ere, ez da faltako Urola Kostako ordezkaririk.
Zestoa Palestinako Bir Zeit herriarekin senidetuta dago 2009tik. Palestinari Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Egunean palestinarren eskubideak aldarrikatu dituzte.
Kudeaketaren arloan Eusko Jaurlaritzak egiten duen aitortzarik handiena jasoko du Zestoako San Juan fundazioak: Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria. Aitortza horrekin praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen ditu jaurlaritzak.
Axier Lopez 'Argia'ko kazetariak eta Elkanori Bira mungimenduko kideak eskainiko du Zestoako hitzaldia.
Astero-astero hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu HITZAKIDEen txokoan. Honakoa da aste honetakoa.
Zestoako gune historikoa eta Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia nahiz Madalenako baseliza bisitatzeko bisita gidatuak antolatu dituzte astebururako, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan.
Saskibaloi partidarako eta antzerkietarako sarrerak zozkatu ditugu aste honetan Hitzakide Txokoan.
Abenduaren 6an manifestazioa egingo du EH Bilduk Bilbon, euskal errepublika aldarrikatzeko. Ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdean.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide