Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, 350 haur eta gaztetxok parte hartu dute gaur 10:30etik aurrera Kros Txikian. Festa giroa izan da nagusi eguerdira arte ikastetxearen inguruetan, eta parte hartzaileek gozatua hartu dute korrika saioarekin.
Haur eta nerabeei zuzendutako era guztietako ikastaro eta udalekuak antolatu dituzte eskualdeko kostaldeko herrietan: igeriketa, surfa, tenisa...
Datorren asteburuan, maiatzaren 20tik 22ra bitartean Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den piraguismoko Munduko kopan arituko da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Oraingo honetan K2 500 metroan arituko da Lazaro Lopez gaztearekin.
'Raixta edo elkarrekin piztu duguna' izenburupean aurkeztu dute egun osoko egitaraua. Emakume sortzaileen azoka, emanaldiak, performanceak eta tailerrak izango dira, besteak beste, ekainaren 4ean.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldia, 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Ariguneak indartzea da aurtengo helburu nagusia, eta era guztietako entitateak animatu dituzte ariketa sozialean izena ematera. Irailean zabalduko dute norbanakoen izen ematea.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan.
Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zumaiako Triatloi Taldeak antolatzen duen Umeen duatloia. Kirol jarduera honen seigarren edizioa bihar egingo da, ohi bezala, Alai auzategian.
Beteranoen XI. Kontxako estropada jokatuko da larunbat arratsaldean Donostian. Zumaiako trainerua izango da parte hartuko duen ontzietako bat.
Getariako triatloia dela eta, trafikoan aldaketak izango dira larunbat honetan. Arratsaldean, zenbait tartetan, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira.
Oikia auzoko eta Xey industrialdeko hondakin urak biltzeko proiektua diseinatu du URA-Uraren Euskal Agentziak. Proiektua jendaurrean jarri du orain.
Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekintzei hasiera eman zieten atzo festa giroan.
Aljeriako Oran hirian jokatuko dira Mediterraneoko Jokoak ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean. Espainiako eskubaloi selekzioko hautatzaileak dagoeneko aukeratu ditu jokoetan arituko diren jokalariak, eta horien artean da Kauldi Odriozola zumaiarra.