2004ko otsailaren 20an argitaratu zen Urola Kostako HITZAren lehen zenbakia. Herri ekimenetik sortutako komunikazio proiektuak aurrera egin du elkarlana oinarri hartuta, eta hori sendotzeko bidean ari da lanean.
Urola Kostako eskualdeko euskara hutseko egunkariak 15 urte bete ditu gaur. Egunkariaren lehen zenbakia 2004ko otsailaren 20an argitaratu zen, ordutik 4.250 zenbaki kaleratu dira, zero zenbakia kontuan hartura. Egunkaria Urola Kostako 11 herrietan banatzen da: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Getaria, Errezil, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide