HARA! Aner Peritz eta Mikel Ibarguren, Olatz Salvadorren bideoklip berrian

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2022ko aza. 1a, 13:56

'Eraman nazazu' abestiaren bideoklipa kaleratu berri du abeslari donostiarrak. Ikus-entzunezkoan hainbat lagunek parte hartzen dute; besteren artean, Peritz zarauztarrak eta Ibarguren zestoarrak.

Olatz Salvador abeslariak Eraman nazazu abestiaren bideoklipa kaleratu berri du, eta Ane Berriotxoak zuzendutako ikus-entzunezkoan eskualdeko bi lagunek parte hartzen dute. Hain zuzen ere, Aner Peritz bertsolari zarauztarra eta Mikel Ibarguren aktore zestoarra ageri dira Donostiako musikariak estreinatu berri duen lanean. Horiez gain, irudietan agertzen dira Salvador abeslariaz gain, Haizea Arana, Edurne Azkarate, Martina Garreta, Amaia Munilla, Irati Salsamendi, Endika Sarabia, Karol Vanessa Lozano eta Maider Galardi.