Rosi Lazkano bertsolari aiarrak bere bizipenak kontatu ditu 'Berria'-ren Zirelako Gara bertsolaritza atalean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko aza. 19a, 08:00

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira bideo sorta ari da argitaratzen Berria egunkaria, eta Rosi Lazkano bertsolari aiarrarekin izan da oraintsu.

Berria egunkariak Zirelako Gara bertsolaritzari buruzko ikus-entzunezko atala ondu du, eta aste honetan Rosi Lazkano bertsolari aiarrari eman dio ahotsa.

Atalaren sarreran, honako aurkezpena egin dio bertsolariari: "Heldutan hasi zen bertsotan Rosi Lazkano, gaztetan emakumeek hitza eta plaza hartzea ohikoa ez zelako, besteak beste. Bertsoa jolasa zen berarentzat, baina ulertua izateko bidea eta konfiantza ere eman dizkio".