Alaitz Ruizen irudi bat, Gipuzkoako Aldundiaren 2023ko egutegian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko aza. 24a, 08:40
Errezilgo irudia. (Alaitz Ruiz)

Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearen argazkia hautatu du erakundeak, eta egutegiko martxoko orrian agertuko da hark Errezilen ateratako irudia.

Alaitz Ruiz argazkilariaren irudi bat hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko egutegirako. Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearen argazkia hautatu du erakundeak, eta egutegiko martxoko orrian agertuko da hark Errezilen ateratako irudia. Gipuzkoa koloretan izan da lehiaketaren aurtengo gaia; orotara, 820 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara.