Orio Arraunketa Elkartekoak gogotik busti dira esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko aza. 26a, 16:00

Abenduaren 15ean izango da euskal telebista publikoak urtero egiten duen EITB Maratoia, eta ordurako herritarren eta eragileen bideoak jasotzen ari da. Erronka, Gatiburen Euritan dantzan abestia kantatu eta dantzatu bitartean bustitzea, esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko izango baita aurten bildutako dirua.

Orio Arraunketa Elkarteko dozenatik gora arraunlari gaztetxo nahiz heldu elkartu da gaur goizean Arraunetxe kanpoan, ekintza solidario batean parte hartzeko: EITB Maratoian. Abenduaren 15ean egingo dute Maratoia, eta ordurako herritarren eta eragileen bideoak jasotzen ari da euskal telebista publikoa. Erronka, Gatiburen Euritan dantzan abestia kantatu eta dantzatu bitartean bustitzea, esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko izango baita aurten bildutako dirua. 

11:30ean zuten jarrita hitzordua arraunlariek, eta minutu batzuk atzeratu badira ere, behin grabaketa hasita, fin-fin egin dute egin beharrekoa: trainerua garbitzen hasi lasai-lasai, eta abisua jasotakoan, elkar bustitzen hasi, dantzan eta kantuan.

Hotzari aurre egin eta blai-blai amaitu dute guztiek.