Hara!

'Roxaito' txerria protagonista, Donostiako Santo Tomas egunean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 21a, 16:49
Roxaito txerria, Donostiako Konstituzio plazan. (Irutxuloko Hitza)

Aurreneko aldiz, Basatxerri kooperatibako Roxaito txerria izan da Santo Tomas egunean Donostiako Konstituzio plazan erakusgai jarri dutena. Kooperatibako kidea da Aizarnazabalgo Larraxko baserria, eta han hazi dute 200 kiloko txerri emea.

Aizarnazabalgo Larraxko baserriko Roxaito txerriak arreta guztia bereganatu du gaur, asteazkena, Donostiako Santo Tomas egunean. Urtebete du txerriak eta 200 kilo pisatzen ditu . Goizean goizetik, haurrek, gazteek eta helduek ez diote begirik kendu ere egin Donostiako Konstituzio plazan dagoen txerriari.

Orain arte, Leitzako (Nafarroa) Kristina Saralegik hazten zituen Santo Tomas egunean Donostiara ekartzeko txerriak, baina haren heriotzaren ostean, Basatxerri kooperatibak jaso zuen horretarako proposamena. Kooperatibako ekoizpen arduraduna eta Larraxko baserrikoa da Manuel Eizagirre, eta hark hazi du Roxaito.