Hara!

Ro musika taldeko kideak, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mar. 1a, 15:58
RO musika taldeko bost musikariak.

Euskadi Irratiako Arratsean saioan izan dira Ro musika taldeko Iñigo Gonzalez Gontxalo –gitarra– eta Josu Usobiaga Uso –bateria– musikariak. Taldeaz eta kaleratu berri duten disko berriaz aritu dira hizketan irratian.

Azkoiti-Azpeitiko musikariek osatutako Ro musika taldeak bigarren disko luzea argitaratu du: Baiagoan. Zortzi pieza instrumental nahiz malenkoniatsu osatu dituzte, eta haiei buruz hitz egin dute Euskadi Irratiako Arratsean saioan Iñigo Gonzalez Gontxalo –gitarra– eta Josu Usobiaga Uso taldekideek.

Itxialdian aurkeztu zuen Ro taldeak Athalase lehen lana, eta itxialdian hasi ziren Baiagoan lan berria ontzen. Bi lagunek diote nabaritzen dela garai hartan egindako lana dela. Orain, lan berria zuzenekoetan defendatzen ari dira musikariak Euskal Herrian zehar.

Honako lotura honetan entzun daiteke elkarrizketa.