Lara Zapirain akondroplasiaz mintzatu da 'Abiapuntua' telesaioan

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Madariagak gidatuta, ETB1eko Abiapuntua saioaren denboraldi berriari hasiera eman zioten ostegunean. Gorputz ez normatiboak izan zuten ardatz, eta Lara Zapirain zarauztarrak hartu zuen parte.

Lara Zapirain zarauztarrak akondroplasia du, nanismo mota bat, 1,28 metro neurtzen du. Eguneroko gauzak egiteko dituen zailtasunen eta aurkitzen dituen oztopoen berri eman zuen ETB1eko Abiapuntua saioan. Gorputz ez normatiboak izan zuen ardatz Xabier Madariagak gidatzen duen saioak, eta Zapirainek argi azaldu zuenez, '"mundua ez dago egokituta 1,30 neurtzen duen pertsona batentzat".