Elkano eta Andatza auzoko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko eka. 26a, 18:08
ANDATZA (AIA) Ekainak 28, larunbata -08:00. Suziriak, jaiei hasiera emateko. -11:00. Ume jolas herrikoiak. -Ondoren, kalejira buruhandi eta erraldoiekin. -16:00-20:00. Puzgarriak eta jolasak, eta tartean askaria. -17:00. Molto moto lasterketa. -18:00. Bizikleta lasterketa, azkena zein iritsi. -20:00. Buruhandi eta erraldoiak. -21:00. Uhartemuño Elkartean lehengo Mutil-Ardo, bazkide eta kooperanteen afaria. -22:30. Erromeria egingo dute, Izer eta Astiazaran musikagileen eskutik. -Ondoren, festa gau guztian. Ekainak 29, igandea -10:30. Meza nagusia. -Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat. -12:00. Auzokoen arteko herrikirolak. -14:00. Jubilatuen bazkaria Arizterrazu jatetxean. -16:00. Oilasko biltzea, 14 urtetik gorakoentzat. -17:00. Aia herriko pilota txapelketa. -22:00. Erromeria, Laja eta Alabierrekin. Uztailak 4, ostirala. -21:30. Museko izen-ematea. -22:00. Mus txapelketa. Uztailak 5, larunbata. -13:00. Poteoa. -14:00. Auzo bazkaria, Uhartemuño Elkartean, trikitixaz girotua. Txartelak salgai Aristerrazu jatetxean, Uhartemuño Elkartean edo zenbaki honetan: 686-824304 (Iñigo). -18:30. Toka txapelketa. -22:00. Bertso-dema. Oriotik Iñaki Gurrutxaga; Zarauztik Iñigo Mantzisidor Mantxi; Asteasutik Haritz Mujika eta Aiatik Martin Rezabal Olaso. -23:30. DJ Makala, goizaldera arte. -05:00. Txokolate beroa. Uztailak 6, igandea. -12:30. Halterofilia erakustaldia, trikitixaz girotua. -17:00. Andatzako I. Zaldi Lasterketa. -Ondoren, sagardo dastaketa. -19:00. Erromeria Jon Ostolaza eta Unai Andonegiren eskutik. -22:00.Jon Ostolaza eta Unai Andonegirekin erromeria. -Ondoren, jaiei amaiera emateko traka zaratatsua. Uztailak 12, larunbata. -21:30. Oilasko biltzeko afaria Uhartemuño Elkartean.   ELKANO (AIA-ZARAUTZ) Ekainak 28, larunbata - 20:00. Festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin. Ekainak 29, igandea. San Pedro Eguna. - 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin. - 11:30. Meza nagusia. - Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat ekarri beharko da, eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortilla pintxoak. Izer eta Narbaiza trikitilariek alaituko dute giroa. - 18:00. Asto probak. Alde batetik, Etxaberen astoa izango da. Bestetik, Pello, eta hirugarren astoa Gijarrorena izango da. 20 minutukoak izango dira demak. - Afalostean, Izer eta Narbaiza trikitilariekin erromeria. pUztailak 5, larunbata. -21:30. Auzo-afaria Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi Jatetxera deitu behar da. Telefonoa: 943-131606. Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da. -Ondoren, Laja, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariekin goizaldera arte erromeria. Uztailak 6, igandea. -11:30. Meza nagusia. -Ondoren, herri-kirolak. Auzoko gazteen arteko lehia izango da; trontzan, txinga eramaten, lokotx biltzen… Hau guztia Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute. -18:00. Idi probak. Alde batetik, Izetako idi parea izango da. Bestetik, Arroako Etxetxo eta hirugarren idi parea Aizarnazabalgo Altunaren idi parea izango da. 20 minutukoak izango dira demak eta ikusi egin behar nor den gehiago. - Afalostean, erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.