Azkoitiko ikasleek aukeratu dute parke estalia nolakoa izango den

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 27a, 18:27
Boto gehien eskuratu duen proposamena. Dagoeneko jakinekoa da Azkoitiko Gaztanenean eraikiko duten parke estaliak zer itxura izango duen barrutik. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1,2,3 eta 4 mailetako ikasleek udalak aurkeztutako hiru proposamenen artean egin dute aukeraketa, eta goiko irudian ikus daitekeena gailendu da eta alde handiarekin. Guztira, 742 neska-mutilek parte hartu dute aukeraketan. Proposamen irabazleak 584 boto lortu ditu, eta beste bi proposamenek, 94 eta 64. Aukeratutako parkea egurrezkoa da eta eremu bat behar bereziak dituztenei zuzenduta dago.