Azkoitiko Udal Musika Bandak urte bukaerako kontzertua eskainiko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 30a, 15:39
Azkoitiko Udal Musika Banda. Bihar, urteko azken egunean, musikaz gozatzeko aukera izango da Azkoitian. 11:00etan hasita, Txalkor txistulari taldekoek eta Udal Musika Bandako kideek urte bukaerako kalejira egingo dute. Horren ostean, 12:30ean, Udal Musika Bandak urte bukaerako kontzertua eskainiko du, Kontzejupean. Honako sei abesti hauek joko dituzte zuzenean: La Storia, La mascara del zorro, Finale Nº4, Piratas del Caribe eta El Rey. Emanaldia Carlos Muñozek zuzenduko du.