Igor Isusquiza eta Jon Markina nagusitu dira Azkoitiko Zurt tabernako Mus Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2019ko urt. 7a, 15:54
XI. Mus Txapelketa jokatu zuten larunbatean, urtarrilak 5, Azkoitiko Zurt tabernan. Guztira, 64 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Igor Isusquiza Torriak eta Jon Markinak irabazi zuten txapelketa; txapeldunek 600 euro eta txapela eskuratu zituzten. Bigarren postuan, berriz, Mikel Pastriain eta Joseba Peña sailkatu ziren; horiek  250 euro jaso zituzten.