Esnearen Liga bilduko da bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2019ko urt. 8a, 15:18
Esnearen Liga bilduko da bihar, asteazkena, 10:00etan hasita, Azkoitiko Kultur Etxeko hirugarren solairuan. Edoskitzeak zer garrantzia duen eta bularra ematea zergatik komeni den azalduko dute bertan. Haur jaioberria edo hazitakoa duten gurasoei, haurdun dauden emakumeei edota amagandiko edoskitzean interesa duen edonori zuzendutako saioa izango da biharkoa.