Azkoitiko Jasokunde kooperatibako bazkideek datorren astetik aurrera jaso ahalko dute loterian egokitutako dirua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2019ko urt. 11a, 12:37

Gabonetako loterian egokitutako 30na euro egokitu zaizkie bazkideei. Horiek Azkoitiko Laboral Kutxaren bulegoan eskuratu ahal izango dute zenbatekoa asteartetik otsailaren 28ra bitartean.

Azkoitiko Jasokunde kooperatibako bazkideek datorren asteartik aurrera jaso ahal izango dituzte Gabonetako loterian egokitutako 30na euroak. Azkoitiko Laboral Kutxaren bulegoan eskuratu ahal izango dute zenbateko hori, otsailaren 28ra bitartean, eta kooperatibako bazkide txartela nahiz NANa aurkeztu beharko dituzte dirua jasotzeko.