Herri zerrenda* Abenduaren 9an
eguneratuta
Zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa aldarrikatuko dute bihar, asteartea, zaintza sektoreko langileek. ELA sindikatuak azaroaren 17an ere deitu zuen greba, eta dinamika horri eutsiko dio "zaindua izateko eskubidea bermatuko duen eta zaintzaileak zainduko dituen eredua" erdietsi artean.
Azpeitian hainbat lagunek egin zuten bat kaleko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izan ziren danborradako doinuekin atzo gauean. Herritar batzuk danborradako jantziak soinean zituztela atera ziren, gainera, balkoietara eta leihoetara.
Ostiralaz geroztik, 73 positibo atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 25 Azpeitian zenbatu dituzte, Zumaian hamabi eta Orion hamar. Orioko intzidentzia tasak 500eko langa gainditu du, eta bihartik herriko sarrera-irteerak eta ostalaritza itxita izango dituzte han eta eskola kirola egitea debekatuta. Zumaian eta Aizarnazabalen ere hala jarraituko dute.
Herenegungo probetan bezainbeste positibo atzeman zituzten atzo Urola Kostan. Zumaian zenbatu zituzten kasu gehien: beste 11. Azpeitian eta Zarautzen behera egin du intzidentzia tasak.
Zumaiako BQD agentziako Lore Urangarekin eta Zarauzko B The Travel Brand bidaia-agentziako Ibon Leundarekin mintzatu da BALEIKE, pandemia dela-eta, sektorean bizi duten egoeraren inguruan. Azkeneko hilabeteak "gogorrak" izango direla diote, baina aurrera begira ere zail ikusten dute agertokia: "Ez gara berdinak izango hau pasa ondoren".
Hego Euskal Herrian 11.715 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 664k eman zuten positibo; %5,7ak. Bihar elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea; egoeraren azterketa egingo du, eta erabakiko du komenigarria ote den Jaurlaritzari neurri berriak proposatzea.
414 PCR eta antigeno proba egin ziren herenegun Aizarnazabalen, eta horietatik 9k eman zuten positibo, %2,1ak. Uneotan, 70 positibo inguru daude herrian, eta 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa 7.000tik gorakoa da.
Herriko dendetan 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo diete bezeroei. Etxera eramateko zerbitzua duten jatetxe eta tabernetan ere erabili ahal izango dira bonoak.
Larunbatean izango da ostalarien manifestazioa, eta alarma egoeran ezarritako neurriek ostalaritzan izan duten eragina jarriko dute jopuntuan. "Langileak eta familiak babesteko beharrezkoak diren laguntzak" aldarrikatu ditu Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak.
Birusa ez hedatzeko asmoz etenda zituen jarduerak eta zerbitzuak berriro martxan jarri ditu Zumaiako Udalak aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan izandako aldaketak behin aztertu ondoren. Horien artean dira Lubaki kiroldegian eskaintzen diren kirol jarduerak.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 7.218 PCR proba gauzatu zituen atzo. Bizkaian zenbatu dute kasu positibo gehien: 324. Aldiz, Gipuzkoan 188 detektatu dituzte, eta Araban 94. Nafarroan, berriz, 265 positibo zenbatu dituzte.
Egoerak hobera egiten ez duen artean, urteroko jarduerarik ezingo dutela antolatu jakinarazi dute batzordeko kideek.
Igandean, 19:30ean hasita eskainiko dute emanaldia, udaletxeko arkupeetan. Koronabirusaren hedapena saihesteko neurriak hartuko dituzte. Krisialdia hasi zenetik ez dute emanaldirik eskaini Zestoako Arkupetan Igandetako Txaranga osatzen duten herriko musikariek. Abuztuan eta irailean ere saio bana egingo dute.