Maiatzaren 13an egingo da DanbolinFest jaialdia

Andrea Zipitria 2023ko mai. 4a, 15:30
DanbolinFest jaialdia.

Instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira musika-eskolatik herriko plazara eta han ekitaldi labur bat egingo dute. Bertan aurkeztuko dute irudi berria. Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta, bazkalondoan, karaokea izango da.

Danbolin Musika Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia maiatzaren 13an egingo da aurten, larunbatarekin. Musika eskolako jarduna kalera atera eta herritarrekin partekatzen helburuarekin antolatzen dute festa. Hala, instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira musika-eskolatik herriko plazara eta han ekitaldi labur bat izango da, Danbolin Musik Eskolako irudi berria aurkezteko.

Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Dagoeneko banatu dituzte bazkaritarako txartelak eta 100 lagun inguruk hartuko dute parte. Norbaitek interesa badu bazkaritara joateko, izen-emate deialdia irekita dago oraindik. Horretarako, Danbolin Musika Eskolara deitu behar da (943 833 727).

Hau izango da eguneko programa:

  • 11:30 Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin
  • 14:00 Marka berriaren aurkezpena
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Karaokea