Arropa zahar-berritzeko tailerra eskainiko du Zorione Mendezek Etxeluzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 27a, 14:20
Arropa zaharrei bizitza berri bat emateko tailerra egingo dute Etxeluzen. (Argazkia: Centro Cultural Recoleta)

Haur, gazte eta helduei zuzendutako ekimena izango da eta parte-hartzaileek oihalak estanpatu eta margotuko dituzte, arropen itxura zahar-berrituz.

Zorione Mendez Marrak sortzaileak arropa eta oihal zaharrei bigarren bizitza bat emateko tailerra eskainiko dut Etxeluze gaztetxean abenduaren 16an, 16:00etan hasita. Haur, gazte eta helduei zuzendutako ekimena izango da; ordu eta erdi- bi ordu iraungo ditu eta asmoa da parte-hartzaileek giro goxoan, lagun artean infusioa, kafea eta bizkotxoa meriendatzen duten bitartean, oihalak estanpatu eta margotzea, arropen itxura zahar-berrituz. Sortzaileak azaldu du, Gabonen inguruan, kontsumoa pil-pilean izaten den garaian nork bere buruari egindako opari polita izan daitekeela.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek Antilla tabernan eman behar dute izena; 10 eurokoa izango da tailerraren prezioa.