Dioni eta Iñigo Perez anaiek 50 eta 42 urte daramatzate parrokiako jaiotza muntatzen eta desmuntatzen. Udalaren aitortza jasoko dute etzi, San Sebastian eguneko umeen danborrada plazara iristen denean.
Proiektua atzeratzen joan ostean, datozen asteetan hasiko dira bi auzoak lotuko dituen pasabidea egiten. Oinezkoek zein txirrindulariek igaro ahal izango dute zubitik
Zestoako Rodeo musika taldeak bigarren diskoa kaleratu du: 'Dilmun'. Ortzi Alberdi, Mikel Illarramendi eta Beñat Subinas taldekideen arabera, aurreneko diskoaren "garapena" da ondu duten lana. Dunne taldearekin batera kontzertua eskainiko dute gaur Azkoitiko Matadeixen 22:30ean hasita
Azpeitiko ganadu feria gainbeheran joan dela esatea ez da astakeria. Azken urtebetean plazan izan den saltzaile bakarrak ekainean igaro zuen azken asteazken arratsaldea herriko plazan.
Argazkilari azpeitiarrak bere lehen erakusketa zabaldu du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Askotariko uneak izozten dituzten hamabost argazki bildu ditu bertan.
EAJren EBBko presidenteak Kataluniaz, datorren urteko hauteskundeez zein Azpeitiko beharrei buruz hitz egingo du ostegunean. 20:00etan hasiko da solasaldia, Batzokian.
Iazko abenduaren 1ean parrokiako kanpandorrea jo zuen tximista batek. Egun berean, bidezorua hondoratu zen Arroako autobiderako sarreran.
Naziogintza taldeak antolatuta, Begotxu Olaizola (Donostia, 1964) ANC Euskal Herriako kideak ‘Kataluniako prozesua. Eta orain, zer?’ hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Baigerako aretoan.
Urtebetean bi koska gora eginda, lehen mailan lehiatuko da berriro datorren urtean Aizarnako aizkolaria, bigarren mailako finalean txapeldunorde izan ondoren. 48 urterekin lortu du gorenera itzultzea.
'Oreina' filmeko produkzio idazkaria izan da azpeitiarra. Koldo Almandozek zuzendutako filma Soreasu antzokian izango da ikusgai asteburuan. Igandean aurkeztuko dute.
Necros Christos eta Extinction taldeetan jotzen du Iban Hernandez bateria-jotzaileak (Azpeitia, 1986) eta biekin ariko da zapatuan Sanagustin kulturguneko metal gauean (22:30). Numen taldeak borobilduko du gaua.
Eraikinaren erabilera erlijiosoa aldatzeko eta etxebizitza pribatu gisa saltzeko adostua zuten hirigintza hitzarmena. Horrek jolas parkea tokiz aldatzea lekarke, eta bizilagunak ez daude ados.
Esku Bidez taldea sortu dute Azkoitian, migratzaileen "oihua plazaratzea" eta SMH GKEari laguntzea helburu. "Herriak gertatzen denaren kontzientzia" har dezan nahi dute, eta ekitaldiak prestatu dituzte azarorako.
Alkoholikoak diren pertsonen familia eta senitartekoei laguntzeko sortu zen Al-Anon elkartea. Zumaiako bi pertsonen esperientzia ezagutu dugu.
Prest daukate dagoeneko egun osoko egitaraua, eta bat egingo dute urriaren 20an Donostian izango den 'Orain Presoak' manifestazioarekin.
Oñatiko gazteak eta euskal gatazka ikertu ditu Samara Velte zarauztarrak. Gatazkaren osteko belaunaldiaren diskurtsoak aztertu ditu, eta Beñat Alberdik bere lana izan du hizpide Gipuzkoako Hitzan.