
IRUDI BILDUMA: Giro lardatsari aurre egin eta majo gozatu dute gaztetxoek Aizarnazabalgo Samiel Txiki jaien azken egunean
Eguraldiak lagundu ez arren, hainbat ekitaldiz beteta izan dute larunbat goiza. Besteak beste, Samiel Txikitako eskuzko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte; ondoren, krosa eta hamaiketakoa egin dituzte.

Mekatronika Industriala ziklo berria eskainiko dute Izarraitz Lanbide Eskolan
2018-2019 ikasturtean, goi mailako Mekatronika Industriala eskaintzen hasiko dira Azkoitiko Izarraitz Lanbide Eskolan. Muntaia eta mantenu mekanikoa ditu ardatz ziklo berriak, eta makina erreminta sektorean lan egiten duten eskualdeko enpresetan aritzeko baliagarria izango da.

Euskal presoen seme-alaben errealitatea hizpide izan dute ehun gazte inguruk gaur, Azpeitian
Maiatzaren 19rako antolatu duten Sare Egunaren atarian, hainbat ekintza ari da egiten Azpeitiko Sare. Gaur goizean, esaterako, euskal presoen seme-alaben errealitatea hizpide duen 'Motxilaren umea' dokumentala eskaini dute Sanagustin kulturgunean, eta, ondoren, Sareko kide batek eta euskal preso ohi baten semeak solasaldia eskaini dute.

Giro ederrean ospatu dute Dantzari Txiki Eguna Azkoitian
200 dantzarik eta musikarik baino gehiagok parte hartu dute plazan, eliza atarian, Balda plazan eta herriko kaleetan antolatu dituzten ekitaldietan. Txalkor txistulari elkarteak antolatu du festa, Azkoitiko Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak hartu dute parte.

"Aizkolari handia da oso Iker [Vicente], eta zoriontzea besterik ez dut"
Xabier Orbegozo ‘Arria V’.ak ezin izan zuen nagusitu Iker Vicenteren kontrako aizkora apustuan. Tolosako zezen plazara 1.200 lagun baino gehiago bertaratu ziren, eta ikusmin handiz jarraitu zuten gaztearen garaipena.

IRUDI BILDUMA: Bertso musikatua eta ipuin kontaketa, ume motxiladunez hausnartzeko
Sare Eguna antolatu du hilaren 19rako Azpeitiko Sarek, baina motorrak berotzen joateko hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotarako. Haur motxiladunek bizi duten egoeraz jabetzeko, gaur iluntzera arte zabalik izango den erakusketa jarri zuten ostegunean, Sanagustinen. Eta gaur eguerdian, kulturgunean bertan, bertso musikatua eta ipuin kontaketa eskaini dituzte.

IRUDI BILDUMA: Ume jolasetan ibili dira arratsaldean Aratzerrekako sanisidroetan
Eguraldi kaskarrak hainbat ekitaldi zapuztu ditu Aratzerrekan, eta pottokarik eta zezen txikirik ez da izan, eta 'Atxur Festie' ere bertan behera geratu da. Auzoko pilotaleku estalian umeei eskainitako jolasek bete dute arratsaldea. Gauean jarraituko du festak Aratzerrekan auzo afaria egingo baitute, eta asteraterako, zaindariaren egunerako, ere hainbat hitzordu dituzte.

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute emakumeentzat doan, Azkoitian
Emakumeentzako ahalduntze ikastaroen barruan antolatu du tailerra Azkoitiko Udalak. Hilaren 12an hasiko da ikastaroa Rita Juaristik gidatuta, eta doan izango da. Ekainean, berriz, autoestimua lantzeko saioak izango dira.

Mikel Elorza txirrindulari azkoitiarrak kontratua sinatzea lortu du eta maila profesionalean ariko da beste urte batez
Mikel Elorza txirrindulariak Dominikar Errepublikako Inteja Dct taldearekin kontratua sinatu du urtebeterako. Azken hilabeteak "oso gogorrak" izan direla adierazi du azkoitiarrak, eta lortutako hitzarmenarekin "oso pozik" dago. Aste honetan talde berriak Alacanten (Valentzia) duen egoitzan dago kontzentratuta Elorza, eta Lizarrako Miguel Indurain Sarian debutatuko du martxoaren 31n.

Loiola nazioartean ezagutarazteko ekintza plana aurkeztu dute hainbat erakundek
San Inazioren figura eta ondarea oinarri hartuta, Loiolaren irudia munduan sustatzea eta bisitariak Loiolara erakartzea helburu, pauso bat gehiago eman dute Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Loiolako Jesusen Lagundiak elkarlanean. Hala, Loiola nazioartean turismoari zuzendutako leku gisa ezagutzera emateko ekintza plana aurkeztu dute.

Azpeitiko Soreasu antzokia jendez leporaino bete da, Sanjosetako Trikiti Jaialdian
[ARGAZKI BILDUMA] Belaunaldi askotako trikitilariak elkartu ditu Soreasun gaur arratsaldean egin duten Sanjosetako Trikiti Jaialdian. Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek zabaldu dute jaialdia, eta ondoren oholtzan izan dira Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II.a eta Andonegi, Epelde eta Luxurdio eta Ttipika taldea. Festari bukaera emateko, soinujole, panderojole eta gitarrista guztiak elkarrekin atera dira oholtzara, bi pieza jotzera.