
Hiruhilekorako programazioa aurkeztu du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak
Herriko emakumeei aholkularitza juridikoa eskaintzeko eta indarkeria eta diskriminazio egoerei aurre egiteko helburuarekin zerbitzu berriak sortu dituzte.

Auzotarrekin bilerak egingo ditu Aiako Udalak datozen bi asteetan
Auzotarren ekarpenak jaso nahi ditu 2021eko udal aurrekontua osatzeko eta honako auzoetako herritarrekin bilduko da: Elkano, Urdaneta, Santio Erreka, Andatza, Irutaegi bailara, Etxeta bailara eta Laurgain.

Gorka Etxeberriak irabazi du Euskal Herriko Ingude Txapelketa
Abadiñon (Bizkaia) jokatu zuten lehia atzo, eta oriotarrak 90 segundotan 87 jasoaldi eman zizkion ingudeari. Emakumeen Lokotx Bilketa Txapelketan aritzekoa zen Maider Etxezabal azpeitiarra, baina ezin izan du parte hartu konfinatuta dagoelako.

Zerbitzu berriak abiatu ditu Orioko Ahalduntze Eskolak
Bulego ordutegia zabaldu du ahalduntze eskolak eta datozen hilabeteetarako ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte.

Zourdine Thior oriotarrak Real Unionen jokatuko du datozen hilabeteetan
Irungo taldeak eta oriotarrak hitzarmena sinatu berri dute, eta Real Unioneneko elastikoa jantziko du gazteak denboraldi amaiera arte, gutxienez.

Motorzale batek istripua izan du eguerdian Zarautzen
21 urteko gaztea Donostiako Ospitalera eraman dute lesio larriekin.

Eskualdeko arraun taldeek estropadei ekingo diete, etenaldiaren ostean
Pandemiaren bilakaeraren jarraipena egin beharko du Gipuzkoako Arraun Federazioak, jardunaldia antolatu behar den herrian metatutako intzidentzia tasa 500etik behera badago bakarrik jokatu ahalko delako estropada.

Zortzi ibilgailuk elkar jo dute goizean, A-8 autobidean, Orio eta Zarautz artean
Istripua 08:15ak inguruan gertatu da, baina ez da zauriturik izan. Dena dela, errai bat itxita dago eta horrek bi kilometroko auto ilarak sortu ditu.

San Nikolas eguna gogoan izan du Iñaki Arrillagak
COVID-19a dela eta, ez da San Nikolas jairik ospatu aurten Orion. Atzo izan zen San Nikolas eguna, eta ospakizunik izan ez bazen ere, Iñaki Arrillaga artistak gogoan izan zuen oriotarren egun seinalatua; Orioko parrokiaren irudia sortu zuen eta sare sozialen bidez zabaldu zuen.

Astelehenetik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira Aian eta Orion
Norbaiti edukiontziak irekitzeko txartela galdu edota hondatu bazaio, berri bat eskuratu dezakete Aiako eta Orioko udaletxeetan edo Udal Elkartean.

Ostalarientzat prestakuntza saioak eskainiko ditu UKUEk
Sektorea babesteko eta ostalaritzako profesionalen alboan egoteko konpromisoa agertu du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Alvarez, Gozategi eta Carrera Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldun
Azaroaren 14an eta 15an Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren, eta hilaren 21ean eta 22an Erreginaren Kopa.