
Zarautz Kirol Elkarteari utziko dio udalak Udaberri Jubilatuen Elkarteko jatetxearen kudeaketa, aldi baterako
Akordioa egin dute Udaberri Jubilatuen Elkarteak, udalak eta Zarautz Kirol Elkarteko Eskubaloi sailak. Espazioa astelehenetik igandera zabalik mantenduko du kirol elkarteak, esleipen berria gauzatu bitartean.

'Desertuan Behatxuloa' saiakera liburua plazaratu du Anjel Lertxundik
Idazkera "gogorra" erabili du Lertxundik bere azken lanean, "begietara begiratzen duena".

Iñaki Osa eta Oskar Mutiozabal 'Txabillo' izan dituzte gogoan Zarauzko Santa Marina festen hasieran
Etxeko txikienek ez dute aspertzeko astirik gaur Santa Marinan: erraldoiak, buruhandiak, puzgarriak, txokolate jana, ipuin kontalaria... indartsu hasi dira festak, eta ostegunetik aurrera jarraituko dute.

Giro ederrean ospatu dituzte Meagan sanisidroak
San Isidro jaien bueltan, meza eta prozesioa egin dituzte gaur Getariako Meaga auzoan. Gure Txeru dantza taldekoen emanaldia eta herriko gazteen pilota partida izan dira segidan, eta jan-edanaz gozatzeko aukera izan da ondoren.

Helene Alberdik irabazi du distantzia erdiko Iruñeko triatloia
Distantzia erdiko Espainiako txapeldun da uneotan Alberdi zumaiarra.

Irudietan: Dantzak eta musikak hartu ditu Zumaiako kaleak
Astindu Dantza Taldeak eta udalak elkarlanean antolatutako Maiatza Dantzan ekimenaren barruan, Dantzari Eguna ospatu dute gaur. Jai giroz alaitu dituzte herriko kaleak musikari eta dantzari gaztetxoek. Datorren larunbatean izango du jarraipena Maiatzeko egitasmoak: elkarteko bazkideentzat Rueda Cubana tailerra izango da, eta bazkaria, ondoren.

'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburuari buruzko solasaldia izango da bihar Zarautzen
Egunkariaren sormen prozesu osoa, haren ibilbidea eta itxiera lehen pertsonan bizi izan zituen Joan Mari Torrealdaik, eta urte haietan bizi izandakoak jasota utzi zituen Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuan.

Berriz egin dute San Prudentzio festetako zozketa
Saritutako hiru zenbakietako baten jabea agertu ez zenez, berriro egin dute zozketa.

Saritu dituzte Salbatore Mitxelena literatur lehiaketako idazlanak
XL. Salbatore Mitxelena Sariak banatu zituzten atzo arratsaldean Modelo aretoan. Euskal literaturgintza gaztetxoen artean sustatzea helburu duen ekimena da, eta, aurten, 611 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Mendi Tourreko filmak ikusteko beta izango da Modelon aurten ere
Mendi Film nazioarteko zinemaldiko hainbat ikus-entzunezko eskainiko dituzte Modelo aretoan maiatzaren 19an eta 26an. Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke aretoko leihatilan, 5 euroan.

Getariako igogailua ez da erabilgarri egongo hurrengo egunetan
Gaurko ikuskapenean atzemandako "arazo larria" konpondu bitartean egongo da itxita.

Futbito Txapelketa antolatu du hirugarrenez Azken Portuko jai batzordeak
Maiatzaren 28an izango da txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena. Taldeak mistoak izango dira eta gutxienez lau partaide eta gehienez sei izango dituzte.