
Azkoitiko Udala ostalariekin bildu da dirulaguntzen inguruko proposamena aurkezteko
85.000 euro bideratuko ditu udalak ostalarientzako, eta laguntza horiek eskuratzeko irizpideak proposatu dituzte gaur, osteguna, Elkargunean egindako bileran. Ostalarien zabor bilketa sistemaren inguruan ere mintzatu dira gaurko bilkuran.

Hamabi kasu berri hauteman ditu Osasun Sailak eskualdean
Kasurik gehien Azpeitian, Azkoitian eta Getarian izan dira, eta gora egin dute herri horietako intzidentzia tasek. Horrez gain, Orion eta Zestoan kasu bana atzeman dute. Hego Euskal Herrian %3,5ekoa da positibotasun tasa.

Hondakinak biltzeko guztiz elektrikoa den kamioi bat probatzen aritu da Urola Erdiko Mankomunitatea
Irizar e-mobility enpresak utzi dio mankomunitateari kamioi elektrikoa, askotariko ibilgailuak probatzen ari baita mankomunitatea, ondoren horietakoren bat erosteko. Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariaren esanetan, ibilgailu horiek "aukera egokia" dira eskualderako, "kutsadura atmosferikorik eta akustikorik ez dutelako sortzen”.

Huntza taldearen Azpeitiko kontzertuko uneak, irudietan
Huntza taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, hilak 27, Soreasu antzokian, eta gozatu ederra hartu zuten emanaldira joan ziren herritarrek.

Hainbat pertsona elkartu dira Zestoan Mendebaldeko Saharako egoera salatzeko
Zestoako Gazte Asanbladak eta Zestoako Saharauien Elkarteak deitu dute elkarretaratzea. Marokoko indar polizialen erasoen aurrean, "giza eskubideak errespetatzeko" eskatu diete nazioarteko komunitateari.

Joxean Agirre idazleak 'Distira eta alderantzia' nobela kaleratu du
Gaur, osteguna, aurkeztu du liburua azpeitiarrak, sarean. Maria Garrastazuk Parisen bizi duen istorio bat kontatzen du Agirrek eleberrian, eta 1920ko hamarkadan dago kokatuta. 2018an kaleratu zuen 'Ispiluak eta itsasoak' eleberriaren jarraipena da nobela berria.

Aire libreko jolas parke berria egokitu dute Urrestillako haurreskolan
0-3 urte bitarteko haurrentzat jolas parkea jarri dute haurreskolaren atarian, eta eskola ordutegitik kanpo erabilera publikoa izango du. Guztira, 15.716 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Azkoitia Lagunkoiaren bilera izango da etzi Elkargunean
Ohi bezala bilera irekia izango da, eta edonork izango du joateko aukera. 18:00etan jarri dute hitzordua.

'I See/You Mean' liburuaren Dinamoko irakurketa, argazkietan
Lucy R. Lipparden liburuaren berrirakurketa egin zuen larunbatean Mursegok, eta hainbat herritar joan zen Dinamora ekitaldia ikustera.

Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek hobaria jasoko dute instalazioen itxieragatik
Aurtengo lehen sei hilabeteetako kuota kobratu du dagoeneko Azpeitiko Kirol Patronatuak, eta joan den urteko hobariaren zati proportzionala aplikatu dute. Ekainetik aurrera hilero kobratuko dute kuota, falta diren hobariak aplikatuta.

Hurkoak hamazazpi herritar artatu zituen 2020. urtean Azkoitian
Artatutako herritarren gehienak 76 eta 85 urte bitarteko emakumeak izan ziren. Hauskor programaren bitartez adinekoen beharrak ikertzen eta identifikatzen ditu erakundeak.

Txistu eta fortepiano kontzertua izango da otsailaren 21ean Azkoitian
Peio Irigoienek eta Ignacio Arakistainek eskainiko dute kontzertua, Intsausti jauregian, eta Kutxa Kultur Plazako pantaila handian zein 'online' ikusi ahal izango da, 12:00etatik aurrera. Konposatzaile ezagunen abestiak joko dituzte emanaldian.