
Azkoitiko II. Moto Topaketa egingo dute larunbatean
09:30ean irekiko dute bazkarirako izen-ematea, eta itzulia egin ondoren, herrian elkartuko dira berriro bazkaria egiteko. Arratsaldean, trial erakustaldia izango da herriko plazan.

Leyre Arrieta Landaburu politikariaz eta haren balioez arituko da ostegunean, Azkoitian
18:30ean hasiko da Arrietaren hitzaldia Elkargunean. Landaburu politikari nazionalista eta haren balioak zein diren azalduko ditu hark; izan ere, hari buruzko liburu bat ere argiratatuta du irakasle mutrikuarrak.

Egaña, Lujanbio, Mendiluze eta Gaztelumendi arituko dira bertsotan ostiralean, Azkoitian
Asteazken eguerdira arte, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatzeko lehentasuna izango dute. Bazkide ez direnek, berriz, asteazken arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dituzte txartelak.

Azkoitiko Udalak lizitaziora atera ditu Floreaga auzoko irisgarritasun proiektuaren bigarren faseko lanak
805.641,03 euroko hasierako aurrekontua izango dute lanek, eta udalak egindako aurreikuspenen arabera, 2023 urteko udarako lanak amaituta izatea espero dute. Igogailu bat, hari lotutako bi pasabide eta urbanizazio lanak egingo dituzte bigarren fasean.

Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa gaur abiatuko da
Azkoitia bihar zen txapelketa hastekoa, baina Bergara erretiratu ostean, final-laurdenetara sailkatu da. Herriarteko pala txapelketa, bestalde, hurrengo asteburuan abiatuko da

Azkoitiko Udaberriko Musikaldiko bigarren kontzertua eskainiko dute Arantza Ezenarrok eta Borja Rubiñosek
18:30ean eskainiko du bikoteak 30. Udaberriko Musikaldiko bigarren kontzertua, Santa Kutz komentuan. Hainbat artista ezagunen doinuak aurkeztuko dituzte azkoitiarren aurrean. Ohi bezala, doako autobus zerbitzua jarriko du udalak komentura joan-etorria egiteko.

Mantenu lanak tarteko, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxiko dute ostegun goizetik ostiral arratsaldera arte
Ostegunean, 07:00etan itxiko dute bidegorria, eta ostiraleko 15:00etara arte egongo da bidea itxita.

Herriko zenbait hirigintza lanek "eragozpenak" eragin ditzaketela adierazi du Azkoitiko Udalak
Bi edo hiru astean amaituko dituzte Julio Urkixo eta Xabier Munibe kaleetako asfaltatze lanak. Jausoron, berriz, etxebizitza promozio berria eraikitzeko lanak hasi berri dituzte. Sor daitezkeen "eragozpenen" aurrean, egoera "ulertzeko" eskatu die herritarrei udalak.

Zabalik da 50. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketarako izen ematea
50. aldiz antolatuko du Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak haurrei zuzendutako binakako pilota txapelketa. Izena emateko epea datorren igandean itxiko da.

Kakuteko Eguna giroa onean ospatu dute azkoitiarrek
Urtero bezala, salda eta pintxoak dastatzeko aukera izan da bertako txabolan eta trikiti doinuek girotu dute goiza.

Alto Duero zeharkaldia irabazi du Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak
Hamar kilometroko eta 1.200 metroko desnibela duen lasterketa irabazi du Diazek. Aurrez ere irabazita zegoen proba mendi lasterkari azkoitiarra.

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea erabat itxiko dute asteazken eta ostegun gauean
Bi egunetan 23:00etatik 05:00etara egongo da itxita errepidea. Lanak egiten ari diren guneko babes elementuak kenduko dituzte bitarte horretan, eta bi noranzkoetan etengo dute ibilgailuen zirkulazioa.