
Suak itzaldu du ura
San Joan bezpera suaren inguruan dantzatuz agurtu dute azkoitiarrek. Aurten, Azkoitri triatloi klubeko eta Maxixatzen euskara elkarteko kideek piztu dute San Joan sua. Kirol taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta euskara elkarteak iaz bete zuen mende laurdena. Bi taldeetako ordezkariek hartu dituzte sua pizteko zuziak, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziarekin batera.

Gaur zortzi ospatuko dute VI. Pelotai Eune Azkoitian
Anduezatarren dinastia omenduko dute aurtengo Pelotai Eunean, eta haiek emango dute jaia hasteko pilotakada. Goiz partean nesken zein mutilen pilota erakustaldiak izango dira Kontzejupean, eta arratsaldean, binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalak.

Azkoitiko Herri Jaia izango da igandean
Txahal errea eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da herriko plazan, 12:00etik aurrera. Era berean, baserritarrek beraien etxeetako produktuak saltzeko postuak jarriko dituzte.

Zazpi Kurutze mendi martxarako izen-ematea zabaldu du Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak
2018an egin zuten azkenekoz mendi martxa. Aurten, ekainaren 12 egingo dute ibilaldia. Izen ematea zabalik egongo da ekainaren 6ra arte, baina plazak betetzen ez badira, egunean bertan ere egongo da martxan parte hartzeko aukera.

Haur eta gaztetxoen lasterketekin hasi da duatloiaren festa
Haurrak zein gazteak eta Marea Urdinako kideak izan dira goiz parteko protagonista nagusiak. Hainbat lasterketa jokatu dituzte adin-taldeka banatuta.

Oier Etxeberria, Lorea Zuriarrain eta Alfonso Grae irabazle, Azkoitiko duatloi herrikoian eta egokitutako duatloian
Juan Antonio Vallek eta Igor Aranbarrik osatu dute gizonezkoen podiuma, eta Aitana Amondarainek eta Mari Carmen Seijasek emakumezkoena. Egokitutako duatloian, berriz, Joseba Azkarate eta Marea Urdinako itsu taldea sailkatu dira bigarren eta hirugarren.

Bertan behera utzi dute Azkoitian San Joan bezperako dantzari txikien saioa, eguraldiagatik
San Joan bezperaren aitzakian, minutu gutxi barru kalera irtetekoak ziren Kandiola nahiz Bizkargi eskolako dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea. Ikuskizunaren ordurako iragarri duten eguraldi makurragatik erabaki dute dantzarien Doniene saioa bertan behera uztea. Momentuz, gauean San Joan sua pizteko erabakiak aurrera jarraitzen du.

Ama Say taldearen emanaldia izango da igandean Matadeixen
18:30ean hasiko dira igandean Matadero Ekintzak taldeak antolatutako ekintzak. Udazkeneko Bebarruko Jardunen bigarren hitzordua izango da. Ortuellako taldeak ez ezik, Verde Pratok ere kontzertua eskaini zuen bihar, baina bertan behera geratu da haren emanaldia.

Udane Juaristik 'Ibilixen' erakusketa irekiko du Torrezurin, ostegunean
Margolari azkoitiarraren erakusketa abenduaren 4tik 20ra arte egongo da zabalik.

Xabier Artetxe: "Izugarrizko marka da Lehen Mailako talde baten aurka jokatzea"
Anaitasuna futbol klubeko gizonezkoen talde nagusiaren entrenatzailea da Artetxe. Gustura dago Azkoitiko taldea Errege Kopara sailkatu delako.