
Larreak kontserbatzea xede
Life Oreka Mendian proiektuaren barruan, larreak berreskuratzeko asmoz lanean ari dira Kontserbazio Bereziko Eremu diren 23 menditan, tartean, eskualdekoetan.

Antton Olaizola deportatua "libre eta Zestoan" izateko sinadurak bilduko dituzte
Antton Ao povo! herri ekimena sortu dute Zestoan, deportazioaren gaia gizarteratzeko eta Antton Olaizola deportatu zestoarraren "etxeratzea" eskatzeko. Hainbat ekimen egingo dute datozen hilabeteetan, eta sinadurak biltzearekin hasiko dute jarduna.

San Joan bezperak Zestoako plaza argitu du
Eguraldiak San Joan bezperako sua zapuzteko mehatxua egin bazuen ere, azkenean piztu zuten sua Zestoako plazan, eta emanaldia eskaini zuten dantzariek zein txistulariek. Arroabean ere ospatu zuten San Joan bezpera.

Zestoan irailaren 7tik 11ra artean ospatuko dituzte amabirjinak
Atzo erabaki zuten herritarrek bost egunez festak ospatzea, eta zehaztu zituzten zekorketak, Gurea Kultura, Kuadrilla Eguna eta Umeen Eguna ere noiz izango diren.

Aurrera begira, baina zuhur
28 herrialdetako 1.400 enpresa baino gehiagok parte hartu dute makina-erremintaren Biurtekoan, eta sektoreko eskualdeko enpresak ere han izan dira.

Amatasunaren aurpegi guztiak
Maite Lopez Las Heras idazle azkoitiarrak aurreneko saiakera liburua kaleratu du: Amatu (Alberdania). Haurdun zela hasi zitzaizkion amatasunari buruzko galderak idazleari, eta horiei erantzunak bilatu nahian sortutako gogoeta liburua ondu du. Egilearen hitzetan, helburua izan da amatasunaren "forma guztiak" azaleratzea.

II. Hika bertso saioa ostegunean Azkoitian, "punta-puntako" lau bertsolariren eskutik
Andoni Egañak, Miren Amurizak, Sebastian Lizasok eta Oihana Iguaranek eskainiko dituzte bertsoak, hitanoa erabiliz. Era berean, I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dituzte saioan, eta saridunek beraien bertsoak kantatuko dituzte.

Azkoitiko andramarietako familien bazkariaz hitz egiteko bilera egingo dute astelehenean
Abuztuaren 16an egingo dute haurrek eta gurasoek bazkaria, eta horren antolaketaz hitz egiteko batzar irekia deitu du Azkoitiko Udalak.

Azkoitiko uretako sorosle ikastarorako izena eman daiteke
Larunbatean hasiko da ikastaroa, eta guztira, 60 ordukoa izango da. Asteburuetan eta arratsaldetan izango dira saioak, eta horietan parte hartzen dutenek beharrezkoa izango dute aurrez 40 orduko lehen sorospen ikastaroa eginda izatea.

Dozenaka lagunek egin dute Zestoako Ibilaldi Neurtua
Beroa izan zen nagusi Agirok antolatutako hogeigarren edizioan. Mendizaleek bi ibilbide izan zituzten aukeran, eta horiek normaltasunez zeharkatu zituzten inguruko mendiak.

Oletako proiektu eolikoaren inguruko bilera egingo dute bihar, Azkoitian
Oletan gauzatu nahi duten proiektuaren aurkako taldea sortu zuten hainbat herritarrek joan zen astean, eta bihar bigarren bilera egingo dute.

Azkoitiko Irakurle Taldeak ibilbidea hasi du
Atzo izan zuten aurreneko hitzordua literatur zaleek, eta Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa ipuin-liburuaz aritu ziren hizketan saioan elkartu ziren hamabost bat lagunek. Taldeak irailaren 20an egingo du bigarren saioa.