
Getaria-Pasaia zeharkaldia egingo dute bederatzi ontzik, Itsas Festibalaren barruan
Asteazkenean iritsiko dira Getariako portura, eta ostegun goizean abiatuko dira, Juan Sebastian Elkanori omenaldia egin ondoren.

Hags Swelek, Iplay Urban Design eta Jolas enpresek berrituko dituzte Zarauzko haur parkeak
Zarauzko Udalak aipatu hiru enpresa horiei adjudikatu die herriko hamahiru parke berritzeko ardura, 750.000 euroan.

Uztailaren 23an eta 24an jokatuko dira 50. Getaria-Zarautz igeriketa probak
25 alditan edo gehiagotan itsas zeharkaldian parte hartu duten hogei lagun omenduko dituzte proba egunean.

Maiatzeko azken asteburuan egingo dute Literaturia
'Piztia' da aurtengo jaialdirako aukeratu duten gaia, eta azokaren irekieran Itxaropena argitaletxe eta inprimategia omenduko dute. Hilaren 27tik 29ra izango da Euskal Letren Plaza herrian.

Parean eta pareko: Neurrirako jantzia josten
Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartea urrats sendoak ematen ari da azkenaldian euskal kultur sortzaileek dituzten eguneroko premiei erantzuteko.

Teknologia berrien erabilera arduratsuari buruzko hitzaldi sorta antolatu dute Zarautzen
Gurasoei zuzendutako hiru saio antolatu dituzte hil honetarako, eta lehenbizikoa ostegun honetan izango da; solasaldiak Antoniano aretoan izango dira, 17:30ean. Izena aldez aurretik eman behar da bertaratzeko.

Nafarroa Xtreme mendi lasterketa irabazi du Sara Peñak
Leire Baraibar zumaiarra, berriz, bigarren sailkatu zen NX 35 kilometroko proban, Oihana Kortazarren atzetik

Zarauzko EH Bildu: "Arazo nagusiak konponduko ez dituen plana da Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea"
Onartutakoa "hankamotz" geratzen dela iritzi dio koalizioak, eta bere ustez, udaltzainen hurbiltasuna, euskararen erabilera eta lanpostuen egonkortasuna bermatuko luken plana sustatu beharko litzateke.

Ramon Serras zenaren atzera begirakoa egingo dute Zarauzko XXIX. Argazki Bileran
Argazkilari zarauztarra zenaren omenez hiru erakusketa irekiko dituzte aldi berean asteartetik aurrera, Bere eskuetan izenburupean.

Jasangarritasun Energetikoaren Jarduera Plana landu du Zarauzko Udalak
Txekalde Ingeniero Consultores enpresaren laguntzarekin batera idatzi du, eta, orain, martxoaren 30a bitartean, herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dizkiote planari.

Astelehenetik aurrera erabilgarri egongo da Aritzbataldeko ikasgela
Bi urte geroago, Zarauzko Udalak berriro kiroldegira bueltatuko du zerbitzua, herriko ikasleen beharrak asetzeko. Ordutegi zabala izango du eta 50 lagunentzako edukiera.

Asteazkenean irekiko dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian izena emateko epea
Igeriketa probaren 50. urteurrena ospatuko dute aurten. 'Kronoak.com' web orrian egin behar da inskripzioa, eta ohiko zeharkaldiaz gain, Zarautz-Mollarri-Zarautz proba ere antolatu dute.
Ea nola azaltzen diegun ezetz
Koktelera polita sortu dute itxialdia hasi denetik. Datu beldurgarriak, intimidatzaileak kasik, itxaropen mezu sasi-solidarioekin. Lortuko dugu, eutsi goiari, resistire. Bien bitartean, txalo zaparradak... Beraiek dira gure heroiak, egoera lazgarri honetan bizitza ematen ari direnak. Eta gogoratzen zara zenbat aldiz joan zaren anbulatoriora, larrialdietara, berandu hartu zaituzten, txakur aurpegiarekin artatu, aulkitik ere altxatu gabe, ez zeneukala ezer esan... Ba gaur ez dut txalorik egingo, alaporai!